ESZENA

“LABO XL2” jaialdia, egun hauetan Donostian

LABO XL jaialdiak espazio eszeniko berriak erakusteko eta sortzeko  jarri da martxan. Egun hauetan, 22an, 23an eta 24an, Tabakalerako Kutxa Kultur guneetan izango da, “arte eszeniko performatibo eta esperimentalen jaialdiaren bigarren edizioa burutzeko.

“Artista gisa, ezin dugula gelditu pentsatzen dugu, aurrera egin behar dugu eta jarraitu. Mugimendua bizitza da. Eta horretan laguntzeko modurik onena LABO XL2 jaialdiak aurrera egin dezan lan egitea da. Horrela, gure sortzaileen artea eta talentua ikusarazteko erakusleiho bihurtuko da, oraindik ere beren lanak erakutsi nahi eta behar baitituzte. Orain inoiz baino gehiago”.

Gaur, 23an, Jon Maya  eta Pablo Iraburu adituek masterclass bat eman dute goizean. Arratsaldean, 20:00etan, Nerea Gurrutxagak eta Oihana Vesgak Leiho zikin, zeru garbi izeneko dantza garaikidea aurkeztuko dute. “Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da piezaren lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da”. Geroago, 20:30ean, Emilio Manzanok Proyecto pueblo, pubertad izeneko performancea egingo du.

Biharko saioetan, Oihana Varelak Barneko espaziotik kanpoko espaziora lantegia egingo du goizean. 20:00etan, Koldo Arosteguik Bobo dantza garaikidea oholtzaratuko du. Eta 20:30ean, Alberto Cortes eta Rosa Romero dantzariek La teoría de la pelvis performancea aurkeztuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button