ARTEA

“Laberindo” erakusketa, Montehermoso kulturunean

Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak sinaturiko hitzarmenari esker, lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan.

Hautatutako proiektuak erakusketetan plazaratzen dira Montehermoso kulturunean. Bada, programa horren barruan erakusten ari diren azken lanak Viviane Strauberenak dira. Erakusketaren goiburua: Laberindo.

Artistak irudi, ehungintza, ekintza eta idazketarekin garatzen du bere lana, paisaiaren kontzeptua modu piktoriko eta kultural gisa hartuta.
Artistak, kasu honetan, margolaritza instalaziora eramaten du, eta horrela, Jovellanos Aretoa ibiltzeko ingurune labirintiko bihurtu du, “non publikoa pieza berberen artean ibil daitekeen eta bide ezberdinak aukera ditzake, ez bakarrik aurrean kokatu”.

Erakusketa ekainaren 23ra arte ikusi ahalko da.

Viviane Straub Filologia Erromanikoa eta Artearen Historia ikasi zituen Alemanian eta Frantzian, eta Arte Ederrak Euskal Herriko Unibertsitatean. Orain gutxi Pinturako Masterrean graduatu da, eta bere praktika irudian, ehungintzan, ekintzan eta irakurketa diziplinetan ardaztu ditu.

Laberindo da orain arteko erakusketa indibidual esanguratsuena, Frontera (2021) erakusketaren ondoren (Portalea, Eibar).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button