MUSIKA

“La Traviata” obraren kontzertu dramatizatua Kursaal Eszenan

Otsailaren 4an, asteartea, 19:00etan, Giuseppe Verdiren La Traviata opera ospetsua ikusteko aukera izango da Donostiako Kursaal Eszenaren denboraldi berriarekin.

Iñigo Santacana dramatizazioaren egilearentzat, Violettaren gatazkarik handiena denboraren aurkako borroka da. “Hasieratik jabetzen da bere gaixotasunaz eta geratzen zaion denbora oso mugatuaz. Beraz, bizitza % 100ean bizitzea erabakitzen du, erreserbarik gabe, taburik gabe, aurreiritzirik gabe… harik eta Alfredo Germont ezagutu eta grinatsu elkar maitemintzen diren arte. Hainbesteraino non, une batez, denbora ere ahazten baitzaio Violettari. Baina zoriontasunak gutxi irauten die, Alfredoren aita iritsi eta bata bestearekin zoriontsu bizitzeko ametsak apurtzen diren arte, hain zuen”.

Nina Minasyan sopranoa Violetta izango da. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (OSN) arduratuko da alderdi instrumentalaz, eta abesbatza-zatiak, berriz, AGAO Abesbatza Lirikoak (Nafarroako Operaren Lagunak Gayarre Elkartea) interpretatuko ditu.

Giuseppe Verdi (1813-1901), batez ere, bere operengatik da ezaguna. Verdiren piezarik ospetsuenetako bat da La Traviata lana da duen izaera errealistagatik.

Hortaz, bihar, otsailaren 4an, Verdiren La Traviata lan itzela, kontzertu dramatizatu bertsioan ikusteko aukera egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button