MUSIKA

“La canción en el País Vasco” izeneko errezitaldia, Arriaga Antzokian

Euskal Herriko XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako abestien emakume letragileak, Emma Chacón eta Anita Idiartborde, ezagutzera emango dituzte Bilboko Arriaga Antzokian. Horretarako, asteazkenean, hilak 6, 19:30ean, Maite Arruabarrena mezzosopranoa, Aitzol Iturriagagoitia biolin-jotzailea eta Susana García de Salazar piano jotzailea Arriaga Antzokiko foyerrean izango dira.

Isabel Díaz Morlánek La Canción para voz y piano en el País Vasco, entre 1870 y 1939 (2013) liburuan azaltzen duenez, “ahotserako eta pianorako abesti asko konposatu ziren Euskadin urte haietan, mota desberdinetakoak gainera.
Kantuaren generoan joera da letren idazlearen izena alde batera uztea, alegia, musika letraren gainetik jartzea. Baina kantuen konpositorea poema baten irakurle gisa ikusten badugu, musika poema horren interpretazioa da, eta, beraz, testua funtsezko elementua da kantua ulertzeko.”
Premisa horretatik abiatuta, Maite Arruabarrena mezzosopranoak, Aitzol Iturriagagoitia biolinistak eta Susana García de Salazar pianistak abesti bihurtutako testuen emakumezko egileen figura aldarrikatu nahi dute.
Gizonezko egile aski ezagun eta entzutetsuen leku berean jarriko dituzte, eta, horrela, ukatu zitzaien tokia itzuliko diete.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button