IKUS-ENTZUN

Mendiko kulturaren zinemagintza sustatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak, Ternuak eta Mendi Filmek mendiko kulturaren inguruko zinemagintza sustatzeko xedez beka deialdi berri bat sortu dute: Mendi Film Bizkaia Ternua Beka 2021. Ekimenaren helburua oso argia da, Euskal Autonomia Erkidegoan eta bereziki Bizkaian mendiko kulturaren inguruko zinemagintza hauspotzea. Proiektuak bidaltzeko epea otsailaren 8an itxiko da. Beka berriak 10.000 euroko balioa du.

Deialdia EAEn lan egin edo bertan ikasi duten zinegile gazteei (18 eta 35 urte bitarteko egileak) zuzenduta dago. Sortze prozesuan, edo hastapenean dauden proiektuak onartuko dira, ez amaituta daudenak. Oinarrietan ezarri diren baldintzak betetzen dituzten proiektuak aztertzeko, bost laguneko lan taldea batu da: Lara Izagirre, zinegilea; Alberto Iñurrategi, mendizalea; Itziar Garcia, zine ekoizlea; Aitor Gisasola, zinegilea eta ikus-entzunezko irakaslea eta Jabier Baraiazarra, Mendi Film Elkarteko zuzendaria.

Mendiko kultura horren barruan, “mendian egin edo garatu daitezkeen hainbat jarduera batu daitezke: kirola, kultura, hizkuntzak, artea, ekonomia…”

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendi zinemaldiaren 14. edizioan plazaratuko da sortzen den filma, 2021eko abenduan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button