
UNESCO Etxeak, elikadurarako giza eskubideari buruzko kontzientzia zabaltzeko 4. Eman Minutu 1 Ogiaren Alde lehiaketa abiatu du.
Lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 14a izango da. Saria nagusia Nestor Basterretxearen eskultura bat izango da.
Edoizein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira gehienez ere minutu bateko lanak, eta mov, avi, flv, mpeg, mp4 formatuetan. Lanak filmatzeko telefono mugikorra, Iphonea, PDA, Webcamak, argazki-kamera edo bideo-kamera digitala erabili ahal izango dira.
Lehiaketari buruzko beste edozein informazioren berri jakiteko, http://www.unescoetxea.org webgunea bisita dezakezue.
“Eman minutu 1 Ogiaren Alde lehiaketaren helburua elikadurarako giza eskubideari buruz kontzientzia zabaltzea da. Guztion eskubidea da erregulartasunez, iraunkortasunez eta askatasunez elikadura egokia eta nahikoa eskura izatea. Elikadura herri bakoitzaren kultur ohiturekin bat egin behar du eta baita bizitza, gizabanakoa zein taldearena, ona eta duina bermatu ere. Gizartea ohartarazi nahi dugu milioika pertsonek egunero munduan zehar pairatu behar duten egoerari buruz, non euren elikadurarako eskubidea urratuta dagoen”.