ARTEA

“Expodistrito” programa gaurtik aurrera

Expodistrito programaren barruan pintura eta argazkigintza izango dira protagonistak gaurtik aurrera zabalduko diren erakusketetan. Antonino Herrera, Juan Jose Cuadrado, Teresa Ahedo, Isabel Loizaga eta Diego Cubesen lanekin osatuko dira pinturari dedikaturiko erakusketak, eta Pedro Zarrabeitiaren eta Diego Aldasororen argazkiek osatuko dituzte beste bi erakusketak. Beste erakusketa bat komikian ardaztuko da, eta marketeriari buruzko beste bat ere antolatu da.

Oraingo honetan, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Burtsako eta Errekaldeko udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek bederatzi erakusketa ibiltariz gozatu ahal izango dute, urtarrilaren erdialdera arte.

Urteko azken hilabete hauetarako programa gaur bertan hasiko da pintura erakusketa birekin, argazki erakusketa batekin, eta marketeria proposamen batekin, irailaren 1etik 15era, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko eta Abando-Barrainkuako udaltegietan. 

Programaren barruan, euskal komikiaren historiatik ibilaldia ere proposatzen da. Edertasun barren eta apal batez: Euskal binetak (1894-2014) erakusketak, Victoriano Iraolaren lehen tirak, Txistu, Poxpolin… aldizkariak eta, ondorengo Ipurbeltz, Kili-kili, Habeko Mik edo Xabiroi aldizkariak ikus daitezke. Erakusketa azaroaren 27an inauguratuko da, eta Begoñako Udaltegian egongo da ikusgai, abenduaren 13ra arte.

Expodistrito programa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea dira bere helburuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button