LITERATURA

Chuck Palahniuk-en “Borroka kluba” euskarara ekarria

Chuck Palahniuk (Pasco, Washington, 1962), idazle estatubatuarraren lan ezagunena, Fight club, euskara ekarri du Txalaparta argitaletxeak: Borroka kluba. David Fincher zinegile estatubatuarrak 1999an eginiko filmaren harira egin zen ezagun mundu osoan nobela hori, eta orain, Naroa Zubillagak euskaratu egin du.

Zubillagaren esanetan, “liburu honetako protagonistak insomnioa du. Eta kontsumoak gidatutako bizitza etsigarri bat. Horregatik, beharbada, minbizia duten gaixoentzako terapia-bileretara joaten hasten da, hiltzen ari den jendeaz inguratuta egoteak bizirik sentiarazten duelako. Bertan ezagutuko du Marla Singer, eta kolokan jarriko zaio berriz bizitza”.

Asko eta sakon tratatu den obra da Borroka kluba. Batzuen ustez, gizonezko maskulino eta tradizionalaren krisialdia islatu nahi du; beste batzuen aburuz, gizarte neoliberalari eginiko kritika da.

Palahniuk-en lan bat euskarara itzultzen den lehenbiziko aldia da, eta, itzultzailearen arabera, ardura handia izan da testua euskara ekartzea. Izan ere, filma hain ezaguna izatea eta idazlearen ia obra guztia gaztelaniara itzulia izana, ez ote dion gerizpea egingo itzulpenari esan du itzultzaileak. Beraz, horrek guztiak euskal itzulpenari itzal egingo ote diolako galdera edo erantzukizun puntua sentitzen du itzultzaileak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button