ARTEA

Kieslowsky-ren hiru koloreetan oinarrituriko erakusketa

Krzysztof Kieslowski (1941-1996) zinegile poloniarrak zuzenduriko urdinean, zurian eta gorrian ardazturiko trilogia hartu dute abiapuntu Bilboko Aritza galerian, hiru kolore horiei buruzko erakusketa kolektiboa paratzeko.

Hala, Tres colores. Recordando a Kieslowsky izenburuko erakusketa azaroaren 30era arte bisitatu ahalko da.

 Erakusketa kolektiboan makina bat artistaren lanak daude ikusgai, hala nola, Miguel Gelabert; Liliana Golubinsky; Antonia Guzmán; Agustin Ibarrola; Amable Arias; Javier Arteta eta Bedós Bonaterra. Orotara, 25 artisten lanekin ondu dute erakusketa.

“Koloreek kulturak eta idealak sinbolizatzen dituzte, artistek euren sormena adierazteko lehengaia izatez gain. Jatorri eta kultura ezberdinetako hiru artista taldetan biltzeko berreskuratu nahi ditugu euskarri sinboliko gisa”. Erakusketaren inguruko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, sartu  galeriaaritza.com webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button