LITERATURA

Garazi Albizuak “Gaizkileen Galtzada. Leitzako dorreak” lana plazaratu du

Gaizkileen Galtzada. Leitzako dorreak (Pamiela) eleberriak fikzioa eta historia bilbatzen ditu XIV. mendeko Gaizkileen mugako gizartearen adierazgarri izan ziren bidelapurrak, ahaide nagusien boterea, herritik hesitu bezala basorantz bidalitako pertsonak, gosetea, Gaztelaren hasierako trikimailu maltzurrak eta, oro har, giroa gogortzen zuten botere nahiaren ustelkeria sarea adierazteko.

“Irakurle, esku artean duzun hau, txatal askorekin ondutako testu berezia da, puzzle baten piezak bailiran, batu beharko dituzu gertaerak. Pertsonaia bakoitzaren beldurrak, asmoak eta betebeharrak jakitearekin batera, murgilduko zara giro pozoitsu eta erakargarrian.”

Garazi Albizua Diseinu Grafikoan diplomatua da eta Argitalpen diseinua eta produkzioa ikasketak egin ditu. Euskal Idazleen Elkartean lan egiten du. berak kaleraturiko lanak honako hauek dituzue: Nola egiten dute dortokek? (Denonartean, 2015), Kemena (Denonartean, 2017), Izadia (Denonartean, 2018), Geun (Denonartean, 2019), Lea ipurterrea eta harmonika trebea (Apache, 2021), eta Iruleak (Txalaparta, 2022).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button