ESZENA

Kultur ondarea artearekin uztarturik, Igartubeitin

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, bihar, urriaren 24an, dantza ikuskizuna programatu da Igartubeti Baserriko dolarean, 17:00etatik aurrera.

Kultur ondarea artearekin uztartzen duen ikuskizuna egingo dute dantzari gazteek eta tradizioa dantzaren bitartez interpretatuko dute baserriko dolarean, bere gunerik paregabeenean. Jarduera dantzaren sorkuntza eta formazio prozesuak sustatzeko eta laguntzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dantzagunea zerbitzuarekin lankidetzan antolatu da.

Datorren astean ere beste hitzordu interesgarri bat programatu dute bertan. Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak ipuin kontaketa, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan ere. Urriaren 31an, 16:30ean, ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak Ataungo Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik. Ipuin harrigarriak, barregarriak, beldurgarriak….. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonak afalostean, sutondoan kontatzen zituzten ipuinak.

COVID19k eragindako edukiera murrizketak direla eta, derrigorrezkoa da aurretik izena ematea telefonoz 943 72 51 07 edo idatziz igartubeiti@gipuzkoa.eus
Ezinbestekoa izango da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea eta maskara erabiltzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button