MUSIKA

“Kultur” ekimenaren uztaileko azken ikusgarriak

Lizarra, Bera, Elizondo, Donamaria eta Los Arcos herrietan Ezpalak, Hutsun eta JEL Trio, Kimua dantza, The Trikiteens eta Kokoshca taldeak arituko dira uztaileko azken asteburu honetan, Kultur programaren baitan.

Gaur berton izango da lehen proposamen musikala Ezpalak taldearekin. Lizarran arituko da Zestoako rock alternatiboko taldea, Voltaia, Los Moths eta Grises taldeetako kideek osatzen dutena. Bere soinuek erritmo rockero eta dantzagarriagoak dakartzate, laurogeita hamargarren urteetako eragin nabarmenez bustita, Sonic Youth, Dinosaur Jr., Nirvana edo The Smashing Pumpkins taldeak gogoraraziz.

Hurrengo egunean, Beran, alde batetik, jazzak elkartutako ibilbideak dituzten hiru musikari, Marcelo Escrich, Javier Lopez Jaso eta Juanma Urriza, eta bestetik, Hutsun, Anai Gambra Uriz eta Mikel Urrutia, txalapartari bizia, erritmoa eta doinua ematen. Hutsun + JEL Trio osatzen dute denak elkartuta.

Elizondon, Kimua Dantza Kolektiboa taldeak genero ikuspegiaren inguruko lana proposatzen du dantza ikuskizun baten bidez: Generoa. “Benetan aske bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu ausartuko al zara dantzan lehen pausoa ematen? Loturak hausten? Egiaz libre izaten?”

Igandean The Trikiteens plaza taldeak kalejirak, jotak eta porrusaldak, jauziak, baltsak, mexikarrak eta dantzatzeko beste pieza batzuk interpretatzen ditu, Donamarian. Eta azkenik, egun berean, baina Los Arcos herrian, Kokoshca taldearen txanda izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button