IKUS-ENTZUN

“Pantalla Fantasma”, bideoartea eta zine esperimentala

Honela aurkeztu du Tabalerak Pantalla Fantasma jaialdia: Pantalla Fantasma bere burua zine arraro, outsider, weird, likatsuari eskainitako zine erakustaldia da. Pantalla Fantasmak ikus-entzunezko bereziak ikusteko aukera eskaintzen du urtero”.

Jorge Nuñezek zuzendua, urtarrilean, Bilboko Puerta espazioan egin zen jaialdiaren laugarren edizioa, eta asteon, berriz, Tabakaleran proiektatu dira edizio horretako zenbait lan. Jaialdiaren manifestuan Luis Buñuel zinegilearen aipu bat bildu zuten, ekimenaren espiritu iraultzailea bilduz: “Pantailaren betazal zuriak bere duen argia islatuko balu, unibertsoa leherraraziko luke”.

Bada, gaur, jaialdiaren azken emanaldia izango da, Tabakalerako Sukaldean, 19:00etan: Inés Garcíaren Historia de amor en clave de sol eta Andy Rodriguezen Little boy from the desert proekzioak eta Agnès Pe. Tomàsen Esputo aastal fraggle’n rock performancea.

Little boy from the desert-ek ondokoa kontatzen du: “Senideetariko bat haur karateka bat da, eta egun horretan bertan lehiketa batean parte hartu behar du. Oso hunkigarria da basamortuaren erdian, kotxean, gertatzen dena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button