MUSIKA

Mikel Gaztelurrutiak ahotsak ardazt dituen jazz diskoa plazaratu du

Errabal diskoetxeak igorri duen oharrean azaltzen denez, The New Jazz Voices Ensemble laneko ahots harmoniek Hollywoodeko urrezko garaiko filmen soinu bandak gogorarazten dituzte. Esaterako Henry Mancini konpositore handiak eginiko filmetarako piezak.

Diskoa hirukote baten gainean eraikita dago: Vincent Thomas (bateria), Richie Ferrer (kontrabaxua) eta Mikel Gaztelurrutia bera. Errepertorioak harribitxi batzuk gordetzen ditu, tartean, Mood Indigo eta Caravan bikainak. I got Rhythm gaiak swing guztiz erakargarri baten bidetik egiten du, eta Samba do Novo Amor guztiz berritzailea berez da nabarmena, easy-listening pintzelkada meheez horniturik.

Jazzean adituak ez direnek abesti bilduma gozoa topatuko dute oso testuinguru hurbil batean. Errepertorioa ezagutzen dutenek, berriz, arestian aipatutako klasiko moldatuekin gozatu ahal izango dute.

Errabalek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button