ARTEA

Krisialdi sanitarioak artisten sektorean izan dituen ondorioez

Esku-hartze artistiko berezia da Bilbon bidean jarri den Soplo-arnasketa saiakerak erakusketa,  covid-19aren ondorioen inguruan eratu dena. Bilboko lau gunetan egongo dira kokatuta esku-hartzeak: Zabalguneko Eraikinean, Euskal Museoan, Mariaren Bihotzeko Plazako Aztarnategian eta Abandoko udaltegian, eta apirilaren 7ra arte ikusi ahalko dira.

Bilboko Udalak antolatuta Bilbao Arte Fundazioarekin elkarlanean, krisi sanitarioak artisten sektorean izan dituen ondorioei erantzuteko xedez, tokiko kultur eragileei emandako babesaren emaitza da erakusketa. Erakusketa osatzeko 128 proiektu bildu dira, eta horietarik, 25 artistaren proposamenak erakusten dira. Erakusketan, “pandemiak eragin dituen ondorioei heltzen zaie, gizartean, ekonomian, politikan nahiz artean eragin dituen ondorioei, betiere bazterrera utziz hitzez hitzezko hurbilkerak, eta erantzun plastiko eta formal zailagoen alde eginez”.

2020ko ekainean Bilboko Udalak argitara eman zuen Ekaitzaren ostean izeneko deialdiaren azken emaitza da erakusketa. Udalak, deialdi horren bidez, “Covid 19aren krisiak artisten sektorean eragindako ondorioak bigundu nahi izan zituen, eta arte garaikidearen sorkuntzaren tokiko sektorea sustatu”.
Jatorrizko deialdiarekin batera bigarren deialdi bat egin zen, testu kritikoetarako, Isiluneen artean izenekoa, eta biak ala biak 2020ko ekainean eman ziren argitara Bilboko Udalaren finantza-laguntzari esker, guztira 100.000 euro bideratu baitzituen ekimen horretarako.

Guneak eta artistak kokatzeko, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button