ARTEA

“Vitoria-Gasteiz” aire zabaleko XI. Pìntura Lehiaketa

Gasteizko Udalaren Kultur Zerbitzuak uztailean eta urtero, pintura lehiaketa antolatzen du, gasteiztarren artean, arte eta kulturarekiko interesa, eta bereziki pinturarekiko zaletasuna, sustatzeko asmoz. Aurten, datorren uztailaren 15ean egingo da. Aurtengo gaia Lovaina, Vitoria-Gasteizko erdialdeko hiri-espazioa izango da.

Parte-hartzaileak 18 urtetik gorakoak izango dira, eta aurkeztu behar izango dituzte honako datuak: izena eta deiturak, NAN zenbakia, jaiotza data, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa. Uztailaren 3tik 13ra bitartean eman ahal izango da izena, bi egun horiek barne, www.vitoria-gasteiz.org web-orrian nahiz 010 telefonoan (Gasteiztik kanpotik deituz gero, 945 161100).

Gehienez 55 parte hartzaile egongo dira. Hori dela eta, aukeraketa egiteko, formulario bidez egingo den izen-emateko hurrenkerari jarraituko zaio.  
Lehen saria 1.600 euro izango da; bigarren saria 1.400 euro; hirugarren saria 1.200 euro, eta beste saririk jaso ez duten bertako egileentzat, bi accesit ere banatuko dira, 500 eurokoak.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button