LITERATURA

Literatura eta Teknologia Berriak

Gaur eta bihar, Bilboko Foru Liburutegian, Literaturari eta teknologia berriei buruzko jardunaldiak egingo dira Liburutekia izenburupean. Literaturari buruz gogoeta egin eta mintzatzeko eremua izatea da jardunaldi hauen xedea.

“Edizioaren ordezkariek, liburu-dendek, idazleek edo blogariek hainbat gairi buruz hitz egingo dute: formatu berriak, internetek narrazio-diskurtsora ekarri dituen aldaketak, irakurtzeko sistema berriak, etab”.

Bihar, adibidez, Teknologia berriak eta horien aplikazioa literaturan gaia ukituko du Juan Gómez Jurado adituak. Arratsaldean, Teknologia berriak, eremu publikotik izeneko hitzaldiak egingo dituzte Ibon Idoiaga eta Fernando Juárez adituek. Eta horren ostean, mahai-ingurua abiatuko dute Hizkuntza Gutxituak Sarean: Erronka/Aukera titulupean. Bertan Jorge Giménez editorea eta Francisco Castro eta Carles Cortes idazlean izango dira.Literatura Blogak ere tratatuko dira lehen egun horretan hainbat blogariren bidez.

Azaroaren 14an, honako gaiak tratatuko dituzte bertaratuko diren adituek: Literatura nola kontsumitzen den eta nola kontsumituko den; Egilea eta bere harremana teknologia berriekin; Mikrokontakizuna Teknologia Berrietan; Argitaratzaileak eta liburu-saltzaileak; eta azkenik, papera ala e-booka? Autore-liburua. Liburua etorkizunera begira.

Gogoratu, Literaturari eta Teknologia Berriei buruzko jardunaldiak, gaurtik aurrera, Bilboko Foru Liburutegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button