LITERATURA

Nafarroako Liburutegiak prest du udaberri honetako egitaraua

Nafarroako Liburutegiak makina bat kontu ondu ditu udaberriari begira. Proposamenak era guztietakoak dira, tartean, eskultura, euskarazko poesia, eta El Quijote lanaren irakurketa publikoa. Ekintzak Nafarroako Filmategia, Ateneo, Hizkuntza Eskola Ofiziala, Hatsaren Poesia eta Mendebaldeko kolektiboekin prestatu ditu.

Nafarroako Liburutegiak udaberri honetarako egitaraua aurkeztu du, eta bertan nabarmendu behar da euskarazko poesia zikloa, non besteak beste Miren Agur Meabe (2021eko Poesia Sari Nazionala), Itxaro Borda edota Amaia Lasak parte hartuko duten.

Asteburu honetan ere izango da zertaz gozatu. Apirilaren 9an, Iosune de Goñi idazleak Gorputz baten aztarnak elurretan bere azken poesia lanaren aurkezpenaren berri emango du (XXI. Pasaia Hiria-Xabier Portugal olerki lehiaketan lehenengo saria eskuratu du).
Datorren astean, hilak 12, Amaia Lasa izango da protagonista, eta 25ean, Itxaro Borda eta Juan Luis Zabala elkartuko dira topaketa poetiko batean.

Jardueraren osagarri eta interesgarri bat Su hatsa izeneko erakusketa izango da, literatura eta eskultura uztartzen dituena, Hatsaren Poesia elkartearekin elkarlanean.

Programa luzearen hitzordu guztiak Nafarroako Liburutegiak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button