
Gorbeialdea, Aiaraldea eta Lautadan izan dira lehenengo topaketak, eta orain, Mendialdeko bertso-eskolak antolatuta lau talde arituko dira larunbatean, bertsoa eta herri-kirola uztartuz.
Talde hauek arituko dira: Bapateroak (Gasteiz), Lautadako Sorginetxe, Zalduondoko Lupizarrateko Txerrenak eta Mendialdea.
Ohikoa denez, 12:00etan hasiko da eguna, herriko plazatik abiatuta, tabernaz taberna bertso-poteoa eginez. Bazkariaren ostean, talde guztien bertsolarien partaidetzarekin bertsoa eta herri kirola uztartuko dira.
Arratsaldean, Herririk herri dantzarik dantza ikuskizuna egingo da eta Gasteizko Jare eta Kanpezuko Ioar dantza taldeak arituko dira.
Informazioa hemen duzue.



