ARTEA

Gaspar Acebo argentinarraren obra iragankorra, Irunen

Gaur, abenduak 17, inauguratuko dute Irungo Factory-n Bitamine Faktoria-ren nazioarteko erresidentzian azarotik abenduaren erdialdera arte izandako artisten lanekin osatutako erakusketa.

Erresidentzian izandako nazioarteko artistek Euskal Herriarekin lotutako aspekturen bat garatu behar izan dute euren proiektuetan. Erakusketan, hain zuzen ere, Gaspar Acebo artista argentinarraren lana dago ikusgai.

Acebok Suspension izeneko erakusketa paratu du Factoryn. Bertan, Irungo inguruetan inspiratutako globoen arteko elkarrizketa jarri du argentinarrak. Artistaren hitzetan, “toki baterako eraikitzen ditudan zeta-paperezko bolumen ahulak dira, egoera jakin batean instalatzen eta erregistratzen ditut”.

Leyre Goikoetxea Martinezen aburuz, Aceboren lanak eter etilikoaren kontzeptura eramaten gaitu: “ura baino arinagoa da, eta bere lurruna airea baino dentsoagoa, zeina eskuaren beroarekin irakin eta gogortzen den 100 ºC negatiboetan”. Ideia horrek argentinarraren obraren iragankortasunaz hitz egiten du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button