ARTEA

Sartu eta ikusi, ikuskizuna hastear da

Durangoko Arte eta Historia Museoan, Javier Minaren Circus Mundi erakusketa paratu dute. Hil osoan ikusi ahalko dira zirko berezia osatzen duten irudiak.

Aitor Aurrekoetxea filosofia eta estetika irakasleak honako lerroak idatzi ditu erakusketa horretaz: “Javier Minak Durangoko Arte eta Historia museoan, urtarrilean zehar proposatzen digun emankizuna, ziurgabetasun eta ezinegon garai hauetan hain beharrezkoa dugun proposamen kolorista eta ausarta da. Tradizioak dioen bezala, boterea erretratatua izan behar da pertsonaia benetan inbestitutzat jotzeko, eta autoreak satira politikoz beteriko saio batera gonbidatzen gaitu, atsekabez beteriko milurteko hasiera honetan mundua gobernatu, gobernatzen eta gobernatuko duen bestiarioaren bidez.”

Gaur egunetako kohorte barregarria izan daitekeena ekarri du artistak Durangora: “Horrela, kohorte bitxi honen esentzia harrapatzen duten figura desdramatizatu ezagunekin egingo dugu topo: satrapak, sasi-diktadoreak, Errusia guztietako tsar-ak, desagerturiko inperio otomandarretako sultanak, jende xumearen askatzaile den Aita Santua, establishment-eko kideak, eta showra heldu den azkena, adreiluaren eta aisiaren magnatea, Mr. Donald Trump, Amerikako Estatu Batuetako presidente izango dena.”

Figura esanguratsuak bestelako plano batean agertzen dira, lerdokeriatan: “Francisco Aita Santua funambulismoa egiten edo Turkiako presidentea, beti izan den suge-sorgintzaile bezala dira artistak eskaintzen dizkigun boterearen irudikapen landuetako batzuk. Paperaren gaineko akriliko hauen formatuak (oso handiak), artistak gonbidatzen gaituen erakusketa honetako lan hauen potentzia sinbolikoa eta inauteri kutxua nabarmentzen ditu.”

Sartu eta ikusi, ikuskizuna hastear da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button