MUSIKA

Zirkuaren magia eta txistuaren musika nahasirik

Gaur, hilak, 31, txistua, zirkua eta dantza akrobatikoak uztartuko dira Bilboko Udal Txistulari Bandak, Zirkozaurre konpainiarekin batera, egingo duen Sua piztuz ikuskizunean. Euskalduna Jauregian izango da hitzordua, 19:00etan.

Sua piztuz izenburupeko ekitaldiaren bidez, musikaz, zirkuz eta kolorez tindatuko dute aretoa. Bandak ohiko errepertorioko pieza batzuk eskainiko ditu, eta bitartean, Zirkozaurreko artistek beren magia egingo dute.
Ikuskizunean “koreografiatutako eta sinkronizatutako malabare saio bat egongo da, baita aireko akrobazia delikatu eta ikusgarriak ere. Hala, ikusleek indarrez eta sentsibilitatez betetako proposamen batez gozatzeko aukera izango dute”.

Txistulari bandaren hurrengo kontzertu berezia otsailaren 9an izango da: Ilargi malkoak. Kasu horretan, Bilboko Udal Txitulari Bandak txistu errepertorio tradizional bat egingo du, eta tartean, proiektatuko diren irudien laguntzaz, atmosfera intimo eta sentsualago bat sortuko  du. Kontzertu honetan Xabier Zabalak (teklatua, akordeoia eta konposizioak) eta Miren Fernandezek (abeslaria) parte hartuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button