ARTEA

“Kontenporanea” kultura garaikidearen inguruko topaketa

Irungo Udalak Kontenporanea kultura garaikidearen inguruko topaketa da. Berez, diziplina desberdinak batzen dituen izaera kolektibo eta kolaboratzailea duen proiektua da, eta bere helburua, bertan parte hartuko duten artista edo kolektiboen lanak plazaratzea da. Ekimenaren 5. edizioko deialdia egin da orain, eta bakarkako artistei zein kolektiboei luzatzen zaie. Bertan parte hartzeko epea ekainaren 30ean amaituko da, eta topaketa uztailaren 23 eta 24an izango da Irungo San Juan Plazan.

Edizio honetako gai nagusia “barnealdea eta kanpoaldearen arteko kontrastea izango da, azken urte hauetako egoera mugatuaren harira. Etxearen eta espazio publikoaren artean muga bat sortu dela sentitzen dugu, eta hainbat eremutan ondorioak eragin dituela horrek: eremu erlazionalean, emozionalean, psikologikoan, ekonomikoan eta abar.”

Parte hartzeko adi honako betebeharrei: Artista nazional zein nazioartekoak aurkez daitezke, edozein diziplina artistikoetakoak; irudiak jpg edo pdf formatuetan bidali beharko dira, ondoren inprimaketa digitaleko euskarrietan erreproduzituko ahal izateko (altuera: 300 cm, zabalera: 200 cm). Obrak formatu bertikalean inprimatuko dira; artista bakoitzak irudi bakar bat bidal dezake, 72dpi-ko kalitatean. Bestalde, parte-hartzailea hautatua bada 300dpi-ko kalitateko irudia bermatu beharko du, aurretik azalduriko dimentsioetan inprimatu ahal izateko.

Hemen dituzue, Kontenporanea topaketaren oinarri guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button