BESTELAKOAK

“Blas Arratibel” artisautza lehiaketa

Arabako Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zuzendaritzaren eginkizunetako bat artisautza alorreko jarduerak sustatzea eta bultzatzea denez, Blas Arratibel 2016 sariak abiatu dira bertan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Trebiñuko Konderrian erroldatuta daudenentzat.

Lehiaketak hiru modalitate ditu, eta modalitate bakoitzari sari bat esleituko zaio: artisautza tradizionalari eskainitako saria; artisautza berriari eskainitako saria, eta sari berezia. Parte hartzaile bakoitzak pieza edo pieza multzoa aurkeztu ahal izango du.
Egindako piezaz gain, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa, NANaren fotokopia, errolda ziurtagiria eta artisaua dela adierazten duen egiaztagiria aurkeztuko dira.

Lehen bi modalitateetako sariak 1.550 eurokoak izango dira bakoitza, hirugarrenean berriz, 1.220 euro banatuko dira. Lanak azaroaren 2an, 3an eta 4an aurkeztu behar dira, BIBAT Museoaren bulegoetan (Aiztogile kalea, 54; Gasteiz).

Datu guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button