IKUS-ENTZUN

“A metamorfose dos pássaros” dokumentalaren proiekzioarekin, FAS zineklubean

Gaur, martxoaren 16an, FAS zineklubak A metamorfose dos pássaros dokumentalaren proiekzioa egingo du Bilboko Udalak antolatzen duen ZINEBI -Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiarekin lankidetzan. Bilboko El Carmen aretoan izango da, 18:30ean hasita.

Catarina Vasconcelos zuzendari hasiberriak zuzendutako filma bere familiari buruzkoa da. Bere aurrekoen istorioak berreskuratu eta poesiaz eta zinema esperimentalaz bustitzen ditu: Beatriz (Triz bezala ezaguna, zuzendariaren amona) maitemindu egin da eta 21 urterekin Henrikerekin ezkontzen da, denbora gehiena itsas zabalean ematen duen ontzi-ofiziala. Beatriz, landareen eta txorien zale amorratua, etxean geratzen da sei seme-alabak zaintzen. Horietako batek, Jacintok, Catarina Vasconcelos zuzendariaren aitak txori bat izatearekin eta mundua zerutik hegan ibiltzearekin egiten du amets.

Kritikak “maitasunez, sentsibilitatez eta edertasunez egindako saiakera esperimentala” edo “bizitzaren ziklo etengabearen edertasunaren oda bisuala” esaldiekin deskribatu du makina bat sari jaso dituen A metamorfose dos pássaros filma.
Sariak Indie Lisboan, Dokufest-eko (Kosovo), Taipeiko (Taiwan) eta Montrealeko (Kanada) jaialdietan jaso ditu, bai eta Zabaltegi-Tabakalera Saria Donostiako Zinemaldian ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button