
Gaur, abenduak 22, 19:30ean, Susana Cecillo akordeoilariak eta Garazi Kamio narratzaileak Konpasetan saioa egingo dute Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean.
2016ko apirilean, Emakumearen egunaren karietara, estreinatu zen Konpasetan. Alkizako Amañili elkartearen eskariz sortu zen emankizuna eta, funtsean, musikaren historian zehar ibilbide xume bat egitea du helburu.
Saioak bidaia intimo bat eskaintzen du emakumeen istorioetan zehar; Kuban hasi eta Euskal Herrian bukatuko dute. Eskusoinuaren laguntzaz, lehendabizi emakume bakoitzaren eta kantaren istorioa kontatzen da, eta ondoren, emakumearekin lotuta dagoen pieza musikala eskaintzen da.
Gaur, Susana Cecillo musikari eta Garazi Kamio idazlearen eskutik saioa berezia.