BESTELAKOAK

Komunikazioa, inkomunikazioa, eta Mikel Laboaren “Lekeitioak”

Tabakaleran Hizketaldi Handia: Non dago Lekeitio? saioa antolatu da, hitzaldi, mintegi, erakusketa eta musika bidez garatuko den Komunikazio-Inkomunikazio erakusketaren harira. Bihar bertan abiatuko den hizketaldi berezia garatzeko Tabakalerak Itxaro Borda, Maialen Lujanbio eta Xabier Erkizia adituen laguntza izan du.

Mikel Laboaren Lekeitioak izeneko obra -non musika eta herri kultura, abangoardia literario eta artistikoetatik eratorritako piezak eta ahozkotasuna, hizkuntza(k) eta hizkeren arteko borrokak biltzen diren- abiapuntua izango da.

Diogun bezala, Hizketaldi Handiaren egitaraua martxoaren 5ean, ostiralean, abiatuko da Itxaro Bordak, Maialen Lujanbiok eta Xabier Erkiziak egingo duten sarrerarekin. Hurrengo egunean, martxoaren 6an, larunbatean, bakoitzak mahai-inguru baten ardura hartuko du goiz eta arratsalde luzatuko den programaren barruan. Hala, lehen lan-mahaia (11:00-13:30), Hitz Ezin/ Hitz Egin izena duena, Itxaro Bordak gidatuko du, eta bertan parte hartuko dute Beñat Achiary, Antonio Casado, Juan Garzia eta Juan Gorostidik.
Bigarren lan-mahaia (15:30-18:00) Zer distantzia behar du mirak? izenekoa, Maialen Lujanbiok gidatuko du. Berarekin David Toop, Karine Etxeberri, Ivan de la Nuez eta Bernardo Atxaga bilduko dira.
Hirugarren lan-mahaia (18:30-21:00) Xabier Erkiziak antolatu du, eta Raul Cantizano, Hannah Silva, Alessandro Bosetti, Ainara Santamaria eta Ramon Lazkano bilduko dira komunikazio gaitasunaz, zentzumen primitiboez, inkomunikazioaz, eta zarataz aritzeko..

Jardunaldi osoa streaming bidez ere  jarraitu ahal izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button