ARTEA

Komisariotzaren Nazioarteko Sinposioaren IV. topaketa

Azkuna Zentroak eta Bulegoa z/b erakundeek Erakusketaren saioa (1977-2017) Komisariotzaren Nazioarteko Sinposioaren laugarren topaketa antolatu dute. Urriaren 21ean eta 22an izango da aurrez aurre eta online saioetan.

Orain arte hiru topaketa egin dira. Lehena, 2016. urtean, hitzaurrearen formatuan; eta beste biak, 2017. eta 2019. urteetan, 1977. eta 1987. urteen arteko eta 1987. eta 1997. urteen arteko hamarkadei eskainiak, hurrenez hurren.
Orain, 1977 eta 2017 bitartean eta atzera begira jarrita, “orain dela gutxikoak diren baina gaur egun ere oihartzun egiten duten eta oraina ulertzeko lagungarri zaizkigun erakusketei, testuei eta gertaerei begira”. Bertan, sei txostengile gonbidatuez gain, aurrez aurreko programan, hiru komunikazio (Ieva Astahovska, Carmiña Dovale Carrión eta Jone Alaitz Uriarteren eskutik) eta tailer bat ospatuko dira, urrian, sinposioaren edukiekin lotutako materialak lantzeko.

“Laugarren topaketa honek aztergai dituen urteak bat datoz teknologia digitalak garatzeko, globalizazio-prozesua bizkortzeko, eta, orobat, horiek artearen testuinguruan eragiteko funtsezkoa izan zen une batekin. (…) Normaltasun Berriaren testuinguruan egingo den laugarren topaketa honetan, praktikan jartze horietako batzuk aurkeztuko dira. Adibide horietan, erakusketa tresna kritiko gisa agertzen da, gurutzatzeko eta elkargune publiko bat sortzeko helburua duen makina diskurtsibo gisa”.

Bulegoa z/b-k ditu ekimenaren gaineko xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button