MUSIKA

Joseba Tapia eta Besamotzak proiektu berriaren kontzertua, Gasteizen

Joseba Tapiak bere ibilbide luzeko hamalau doinu aukeratu ditu, eta rock banda formatuan taularatuko ditu Besamotzak taldearen laguntzaz: Iker Uriarte (jazpana), Iñigo Telletxea (baxua) eta Dani Narbarte (gitarra eta trikiktixa). Formatu hori ikusteko lehenengo aukera Gasteizko Gaztetxean izango da, ostegunean, hain justu.

Gero taldea Azkoitian izango da, urriaren 21ean, eta gero, Osintxun. Azaroan, Donostiako
Bukowsky aretoan, eta abenduan, Azkaraten eta Larrabetzun.

Tapia gogotsu dago oholtzara itzultzeko, eta oraingoan rock kutsuko giro elektrikoetan murgilduta egingo du.

Horretaz gainera, urrian, halaber, liburu bat plazaratuko du  trikitixa eta larreko musikaren irakaskuntzaren ingurukoa.

Informazio gehiago: josebatapia.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button