
Fermin Muguruzak egonaldi berezia egin zuen New Orleansen, eta bertako musikaren xarmak erakarrita NOLA? film dokumentala egin zuen. Lan horretako soinu-banda Irun meets New Orleans diskoan atera zen.
Lan horretan parte hartu zuten musikari neworleanstarretako batzuekin (Ashlin Parker, Robert Walker, Devon Taylor,…) New Orleans Basque Orkestra eratu zen gero, eta horiekin batera hainbat kontzertu programatu ditu datozen asteetan.
Hala, ekainaren 30ean, Getafen izango dira; uztailaren 1ean, Bilboko Kafe Antzokian; 2an Lekornera joango dira EHZ Festibalera; 6an, Iruñean izango dira; et 8an eta 9an, BenLloch eta Bartzelonan.