LITERATURA

Kolonizazioak zapaltzen dituen gorputzen ahotsak

Azaroak 27an, 19:30ean, Donostiako Lugaritz Kultur Etxean, RIFQA: Honengatik egiten dugu dantza poesia-errezitaldi musikatua burutuko da Eider Beobide, Xalba Martinez eta Peru Galbete sortzaileekin. Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago, Donostiako Udalaren Kultura Sailaren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntzarekin.

Rifqa: Honengatik egiten dugu dantza poesia-errezitaldi musikatua da. Mohammed el-Kurd (Sheikh Jarrah, 1998) poetaren Rifqa aurreneko liburua itzuli zuen Eider Beobidek 2024an, eta liburu horretako hainbat poema oinarri hartu eta errezitaldi bat ondu dute Eider Beobidek berak (ahotsa), Xalba Ramirezek (sinte eta gitarrak) eta Peru Galbetek (ahotsak). Kolonizazioak zapaltzen dituen gorputzen ahotsak zabaltzeko eta palestinar herriaren erresistentzia ohoratzeko.

Eider Beobide, itzultzailea eta sortzailea da, poesia sortu, itzuli eta haren inguruan idaztea du pasio eta ofizio. Xalba Ramírez, kazetaria eta musikaria da, hainbat hedabidetan idazten du musikaren inguruan. Peru Galbete ikus-entzunezkoen eta musikaren artean lan egiten du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button