
Hil honetan, Nafarroako Filmotekak Nafarroan bertan ekoitzitako bost film berri pantailaratuko dira. Bihar, hain justu, lehenengo biak aurkeztuko dira: Infiltrados (Julio Mazarico, 2016) eta Persona: Estructuras Primarias (Julio Mazarico, Mikel Belascoain eta Miguel Goñi).
Infiltrados Bigarren Hezkuntza institutu batean kokatutako istorioa kontatzen du; jazarpena, delinkuentzia, indarkeria eta drogak dira oinarrizko elementuak: “Martin eta Lorena probintzia arrunt bateko hiri bateko institutu arrunt bateko bi ikasle dira. Baina zerbait gehiago dira ere, nahiz eta bere ikaskideek hau ezin duten jakin”. Metraje erdiko lana da.
Persona: Estructuras Primarias, berriz, sei ataleko dokumentala da eta lan piktoriko-dokumentalaren sorkuntza prozesua azaltzen du; “nafar artista Mikel Belascoain eta gaixotasun neurologiko larriak jasaten dituzten gaixoen arteko elkarrizketetan oinarritutakoa, hain zuzen ere”. Dokumentalaren egileek aurkeztuko dute emanaldia: Julio Mazarico, Mikel Belascoain eta Miguel Goñi.
Nafarroako ekoizpenaren inguruan ardazten den zikloaren bigarren zita abenduaren 22an izango da: Nunca pasa nada (Javier Prieto, 2016) eta Motxila 21 (Iñaki Alforja, 2016).
Azkenik, abenduaren 29an, Gutik Zura (Jon Maia Soria, 2016) dokumentala ikusi ahalko da. Filmak basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko erlazioaren inguruko lana da.
Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.