IKUS-ENTZUN

Koldo Almandozen “Sîpo Phantasma” zuzeneko musikarekin, Baionan

Koldo Almandoz zinegileak filmatutako lehen lan luzea, Sîpo Phantasma, Baionako Atalante Cinéma aretoan pantailaratuko da, 21:00etatik aurrera, Sinphonia Phantasma izenburupean. Filmaren zuzendariak, gainera, emanaldian parte hartuko du.

Kruzero bateko gorabeherak eta zine istorioak biltzen ditu filmak. Zuzendariaren esanetan, “kruzero batean itsasoratuko gara, itsasontzi, hondoratze, zinema, fantasma, amodio eta banpiro istorio batean murgiltzeko”.

Sîpo Phantasma, hainbat ahots eta kontakizunen inguruan ardazten da: telegramak, albisteak, liburu pasarteak… Era berean, narrazioen eta irudien erabilpen-eskubideei buruzko gogoeta da. Filma, gainera, mamu klasikoen espiritu itzaltsuarekin estalia dator, tartean, Florence Balcombe, Bram Stoker, Oscar Wilde eta Murnau.

Almandozekin aspalditik lan egiten duen Marian Fernandez Pascalek ekoitzi du lana. Filmaketan, halaber, zuzendariaren ohiko beste kolaboratzaile batzuk ere aritu dira: Laurent Dufreche muntatzailea, Javier Agirre Erauso kamera eta Haimar Olaskoaga soinu-teknikaria. Musika, berriz, Joserra Senperena eta Ignacio Bilbaok (Rumano Power) idatzi dute.

Azkenik, Maider Intxauspek Florence Balcombe pertsonaiaren azalean sartu da, eta Itsaso Azkarate eta Karlos Odriozolaren txotxongiloek garai victoriarrak girotu dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button