ARTEA

Alain Urrutiaren erakusketa, Beijingen

Alain Urrutiak (Bilbo, 1981) artistak Gazing again erakusketa inauguratuko du ostiralean larunbatean, apirilak 27, Beijing hiriburuko MA Studio aretoan. Erakusketa zabalik egongo da ekainaren 27a bitarte.

Urrutia bi hilabetez izan da lanean Txinan Goazen Txinara! beka dela medio. 120 egunetan eginiko lanaren emaitza da erakusketa.

Txinan bakarkako erakusketa egiten duen estreinako artista da bilbotarra, aurreko edizioetan beketan erakusketa kolektiboak egin baitziren. Erakusketa horretan formatu txikiko zein handiko margolanak daude ikusgai.

Urrutia egunerokotasunean interesatua dagoen artista da. Hala, eguneroko egoera tipikoak berraztertze artistikorako objektu bihurtzen ditu. Horrela, aurretik aukeratuak izan ez diren zenbait uneren balio estetikoa handitzen du.

Horretarako, figuraziotik abiatuta, kolore paleta mugatua dela medio, irudiak desfokatuz, eta hainbat enkoadratze erabiliz, bere pinturak izaera esanguratsua lortzen du. Hala, irudiek ametsetakoak, onirikoak dirudite, eta lausotasunaren bitartez lortzen du gauzek gehiago adieraztea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button