MUSIKA

Cró!, Buffalo eta Hostoak taldeek Errenteriak joko dute

Cró! (Galizia, art-rock progresiboa), Buffalo (Zarautz, jazz rock instrumentala) eta Hostoak (Lezo, rock progresiboa) taldeak Oreretako Niessen Kulturguneko oholtzan izango dira ostiralean, 21:30etik aurrera. Oarso Musikak antolatu du kontzertua.

Oarso Musikaren arabera, Cró! rock, jazz eta bideo-sormenaren arteko “garrasia” da. Galiziarrek Pera izenburuko hirugarren lana aurkeztuko dute. “Zuzeneko inprobisazioz osatutako aurreko grabaketatik aldenduz eta, oraingo honetan, kolaborazio ezin hobeak batuta”.

Buffalo taldeak, berriz, hiru disko grabatu ditu 2008an eratu zenetik, azkena Zinematik, 2015ean. ”Zarauzko Modelo aretoan zuzenean grabatua Juanan Rosen eskutik”.

Azkenik, Lezoko Hostoak boskotearen jarioa rock progresiboaren inguruan ardazten da. “Hostoaken estiloa Alt Rock Progresiboan edo Art Rockean kokatzen da, melodiei eta instrumentazio kapei garrantzia berezia emanaz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button