BESTELAKOAK

Kirol Argazkien Lehiaketa, Elgoibarren

Elgoibarko Udalak, Ongarri Argazki Taldearekin lankidetzan XVII. Kirol Argazkien Lehiaketa antolatu du. Lanak aurkezteko epea uztailaren 22an amaituko da.

Argazki lehiaketa horretan nahi duten zaletu guztiek har dezakete parte, bai profesionalek, bai amateurrek, eta aurkezten diren lanak kirolaren arlo guztiak islatu ahal dituzte.
Partaide bakoitzak, gehienez ere, lau argazki aurkeztu ahal izango ditu. Lanek originalak izan beharko dute, eta ezin dira aurkeztu beste lehiaketa batean saritutako lanak.

Argazkiak koloretan nahiz zuri beltzean izan daitezke, eta irudiak tratatzeko edozein prozedura edo teknika onartuko da. Paperean aurkezten diren argazkien euskarria 30 x 40 zentimetrokoa izango da ezinbestean, eta kartulina finez eginikoa. Euskarri horren barruko argazki‐paperaren gehienezko neurria 24 x 30 zentimetrokoa izango da.

Argazki bakoitzaren atzean izenburua edo leloa eta zein mailatara aurkezten den jarriko da (gazteak edo orokorra). Argazki bakoitzarekin batera, kartazal bat aurkeztuko da argazkiaren izenburu edo lelo bera duena. Kartazal horren barruan lehiakidearen datuak jasoko dira; izen‐abizenak, NANa, adina, helbide osoa, e-maila, telefono zenbakia eta bankuko kontuaren zenbakia

Argazkiak aurkezteko helbidea, hau: Olaizaga kiroldegia, 32 posta kutxatila, San Roke kalea, 20870 Elgoibar.

Sariak eta bestelako datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button