ESZENA

Zestoako “ZAA! 2018” martxan da

Aurtengo ZAA! 2018 antzerki astea, ekainaren 24tik 30era bitartean egiten ari dira Zestoan.

Elurra tragikomediarekin abiatu zen ekimena aurreko egunetan. Gaur eta bihar, Moliere-ren Alegiazko gaixoa komedia ikusteko aukera egongo da.
Ekainaren 29an, Atx Teatroa konpainiaren txanda izango da. Iñaki Ziarrustak antzeztutako Tomiris antzezlana ikusi ahalko da. Eta horren ostean, Bilboko Pabellon 6-eko antzerki topaketetan Kriseilu saria eskuratu zuen Agur eta Dolore antzezlana oholtzaratuko da. Amancay Gaztañagak zuzendutako antzezlana Antzerki Arineko VI. Jardunaldietan aurkeztu zen, eta Iraia Elias eta Miren Gaztañaga aktoreek antzezten dute.
Komedia-lan hori oso indartsua eta bizia da. Bi aktoreren eta soinean jarritako maskaren jolasa eta konexioa agerian geratuko dira etengabeko sorpresa eta ezustekoen artean. Diotenaren arabera, “publikoarentzat esperientzia ahaztezina” izango da.

Azken egunean, ekainaren 30ean, Errege Gaua antzeztuko dute Mikel Ibargurenen zuzendaritzapean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button