LITERATURA

Gabriel Arestiren eguna Bilbaopoesia jardunaldietan

Gaur bezalako egun batean,1933an, Gabriel Aresti poeta handia jaio zen. Bilbaopoesia literatur jaialdiaren Gabriel Arestiren Egunaren barruan bere figura gogorarazi nahi da eta horretarako, Oskorrik, Gabriel Aresti bizsitan poeta bilbotarrari eskainitako ikuskizuna eszenaratuko du Bidebarrietako liburutegian, 19:30ean.

Natxo de Felipe Oskorriko kidea Gabriel Aresti poetaren adiskide pertsonala izan zen, eta elkarrekin igaro zituzten une askotan poetaren hitzak eta musikarien soinuak uztartu zituzten, eta haien ondorioz abesti ederrak sortu ziren. Hortaz, Gabrielen influentzia ukagaitza ez da soilik bere kantetan nabari. Izan ere, 1971ko martxoaren 25ean, Oskorrik Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan estreinako kontzertua egin zuenean, Arestiren kanta ugari entzun ziren.
Poetaren heriotzaz geroztik, haren lanak hainbat diskotan plazaratu ziren, hala nola, Gabriel Arestiren oroimenez izenekoan.

Orain, 30 urte iraganik, Oskorri iturburuetara itzultzen da, Gabriel Arestiren errepertorioko kantak taularatzeko, formazio klasikoan, era akustikoagoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button