
Azkuna Zentroan Kids’ Guernica proiektu artistiko kulturala egongo da ikusgai apirilaren 23tik 27ra arte. Ekimena Bilboko Udalak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatu dute, eta Ukrainako eta Japoniako neska-mutilek margotutako bi horma-irudik osatzen dute.
Bakearen aldeko horma-irudi horietarako inspirazioa Pablo Picassoren Guernica margolan unibertsaletik sortu zen, eta hortik abiatuta, mundu osoko haurrek sortu dituzte lan kolektibo hori, bakearen aldeko mezua lau haizetara zabaltzeko.
Hauek dira hormairudiak: All children ‘s dreams in one word “Peace” murala 2024an margotu zuten Irpineko Ekonomia Fakultateko ikasleek, Ukrainan, errusiarren inbasioak gehien zigortu zuen hirietako bat, zeinaren zubia 2022an suntsitua izan zen.
Ondoan Kayoko Sakura III Project ikus daiteke, Himi Bigarren Hezkuntzako ikasleek 2023an Nagasaki hiri japoniarraren inguruan sortutako murala. Urtero, bonba atomikoaren biktima den Kayoko Hayashiren gereziondoaren kimuak banatzen dituzte munduan zehar. Lore-petaloen, eskuen aztarnen eta banderen bidez, Gernikak eta Nagasakik, jakinduriaz eta ausardiaz, hiri baketsu eta zoriontsuak beren hondakinetatik sortzen jakin dutela adierazten dute”.
Minoru Watanabe ekimenaren sustatzaileak esan du: “Gernikako genozidioaz geroztik, gizateriak akats asko egin dituela historiatik ikasi gabe, Hiroshima eta Nagasakirenak kasu, baina sarraski masiboek mundu osoan jarraitzen dute”.