ESZENA

Khea Ziater taldea eta “NOT never on time”

Asteburu honetako bi egunetan, hilak 7 eta 8, Khea Ziater taldeak NOT never on time antzezkizuna eskainiko du Bilboko La Fundicion aretoan. Alex Gerediagaren zuzendaritzapean eskainiko duten lana “proposamen eszeniko bat da formatu zinematografikoaren barruan”.

Arlo estetikoan zein narratiboan antzerkia eta zinema lotzen dituen kodeen bilaketan oinarritzen den proiektu independente bat da.
Talde sortzaileak adierazi duen bezala, “orain arte egitasmo honen emaitza bezala jaiotako ikuskizun guztiak sorkuntza orijinalak dira, eta nahiz eta lengoaia ez konbentzional batetik gertu egon, publikoaren konplizitatea lortzen dute pentsatzen eta sentitzen dugunari buruz aritzen direlako”.

Not-Never On Time lanak gai existentzialak jorratzen ditu. Arrate Etxebarria da aktore printzipala, eta berak planteatzen ditu galderarik behinenak: merezi al du bizitzea? zeintzuk dira bizitzeko dauzkagun arrazoiak? Antzerkia baino zerbait gehiago planteatzen da, eta argazkiz eta musikaz osatzen da obra.

Lanean honako kontatzen zaigu: “Isbelle 40 urteko emakume bat da. Bizitzan kolpe gogor bat jasan zuen aspaldian. Ordutik, depresio egoeratik irtetekotan dabil, baina ezin, eta hori dela eta hainbatetan bere buruaz beste egiteko saiakera egin du. Bizitzak zentzurik ez daukala sentitzen du Isbellek, eta inork ere ez du ulertzen. Isbelle bere buruaz beste egiteko hurrengo saiakera egingo du antzerki lanean zehar. Amaieran, baina, norbaitek bizitzeko dauzkan arrazoiez berba egitera bultzatuko du”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies