BESTELAKOAK

51. Heineken Jazzaldiko kartel lehiaketa

Jaialdia 2016ko uztailaren 20tik 25era bitartean egingo da Donostian, eta horixe iragartzeko Jazzaldiko kartela zein izango den hautatzeko lehiaketa abian da. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 14ra arte egongo da zabalik.

Interesa izanez gero, jakin behar duzue saria 1.200 eurokoa dela eta, “Heineken Jazzaldia Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa izaki, irabazleak bere diseinua milaka pertsonei helarazteko aukera izango duela”.

Lanak www.posterheinekenjazzaldia.com izeneko web orrian soilik aurkeztu ahalko dira; berta ere, lehiaketaren oinarriak daude.

Irabazlea hautatzeko, webgunean jendearen boto gehien jasotako 10 hautagaiak aukeratuko dira, eta gero horien artean onena zein den hainbat arlotako kidek osaturiko epaimahaiak erabakiko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button