
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Kutxa Fundazioak Katapulta Tour Gipuzkoa programaren hamargarren edizioa atondu dute, eta bertan, zortzi musika-proiektu eta arte eszenikoetako bi txertatu dira. Hamargarren edizioan 148 proposamen jaso dira, 128 musikalak eta 20 arte eszenikoetakoak.
Ekimenaren helburua da “gipuzkoar talentua balioan jartzea eta bultzatzea, fokua batez ere gazterian jarrita, musikaren eta arte eszenikoen esparruan, eta lurraldeko eszena dinamizatzen laguntzea, klubei eta antolatzaileei lagunduz. Prestakuntzaren eta saiakeraren alde egin nahi dugu ere, profesionalizazio handiagoa lortzeko bide gisa”.
Katapulta Tour Gipuzkoa programan parte hartuko duten artistak honako hauek dira: Ane Leux, Bobbi Relac, Lemak, Luke Armstrong, Malko, Nuria Culla, Peachy Joke eta Suite Sedaren proiektuak musika arloan, baita Amalia Elorza eta Joan Ferréren Aquí está todo eta Alain Zulaika eta Sergio Martínezen Twobascos piezak ere.
Ekimenak lau zuzeneko emanaldi eskaintzeko aukera eskainiko die aipatutako artistei, et gainera, prestakuntza-programa batean parte hartzeko aukera izango dute.
Hamarkada honetan zehar, ekimena izen handiko artista askorentzat tranpolin gisa finkatu da, eta erreferente garrantzitsu bihurtu da belaunaldi oso batentzat, hala nola Izaro, Idoia, Antía Muiño, Raitx edo Deñe, lehen diskoa argitaratu aurretik programan parte hartu baitzuten.