BERTSOTAN

Araban makina bat saio asteburuan

Gaur berton, ostirala, Agurainen dago Arabako Bertsolari Txapelketaren 3.kanporaketa. 21:00etan, Aitxuri Elkartean, Oihane Perea, Ruben Sanchez, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa, Iker Olabarrieta eta Jon Ruiz de Pinedo juntatuko dira.

Hurrengoa, bihar, Laudion izango da. 21:00etan, Basalarrina Elkartean, Ander Solozabal, Izar Mendiguren, Serapio Lopez, Beñat Oribe, Iker Pastor eta Jagoba Apaolaza arituko dira.

Eta igandean, Lantziegora doa Arabako Bertsolari Txapelketaren 5.kanporaketa. 14:00etan, Iradier Tabernan, Manex Agirre, Zigor Enbeita, Juan Mari Juaristi, Ainhoa Comas, Xabi Rico eta Iñaki Tena bertsotan hasiko dira.

Egunero, plan ederra!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button