ESZENA

Kanpai konpainiaren lan berriaren estreinaldia, Arriaga Antzokian

Natalia de Miguel eta Jorge Jauregui Allueren Kanpai konpainiak Lathe Biósas ikuskizuna sortu du, eta Arriaga Antzokian pieza honen bi emanaldi eskainiko ditu, azaroaren 18an eta 19an, biak 19:00etan.

Lathe Biósas koreografiak “bi pertsonaren arteko topaketa erakusten du, espazio-denbora jarraituan”, eta begiratzearen balioa erreibindikatzen du, “begirada bizitzaren zentzuarekiko lotura galduaren bila bideratzearen balioa”.
Kanpai konpainiak poema bisuala sortu du, kalitate piktoriko handikoa, ikuslea harrapatzen duena. “Lan honek milaka hitz bildu nahi ditu keinu bakar batean, mugitzen diren irudiak sortu nahi ditu, gure buru barruan planetak unibertsoan bezala hedatzeko gai diren irudiak”.

Konpainiak ikertu egiten du beti, eta horren ondorioz, proposamen eszeniko berritzailea sortu du. Aipagarria da, halaber, Niko Hafkenscheidek musikaren alorrean egin duen ekarpena, bai aurretiko konposizio lanari zein zuzeneko interpretazioari dagokienez.

Kanpai 2016an sortu zen, eta irudiaren botere iradokitzailetik lan egiten du: “giza esperientziaren alderdi espirituala eta pertzepziozkoa esploratzen ditu, bere buruari galderak eginez eta ikusleak ere horiek egitera bultzatuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button