IKUS-ENTZUN

Kameratoian Xirimiri taldea irabazlea

Kameratoia, Euskal Herriko VIII. Ikus-entzunezkoen Rallya, Gernika-Lumon izan da joan den asteburuan, eta 40 gazte inguruk hartu dute parte. Guztien artean, Xirimiri taldeak eskuratu du lehen saria.

Goitik behera gaia izan duen lehiaketaren zortzigarren edizioa Gernika-Lumon ospatu zen, eta bost egunetan, 3 eta 8 minutuko ikus-entzunezkoak ekoiztu dituzte lehiaketan parte hartu duten gazteek. 
Lehenengo saria (1.500€), Xirimiri taldeak jaso du, Ondoezik lanarengatik. Bigarren saria (1.200€), M-taldearentzat izan da, Goitik behera lanarekin, eta hirugarren saria (900€), Koproskilos eta Unai taldeak lortu du, Zuhaitzaren Eguna film laburrarekin.

Emanaldian, Benito Ansola Sarien berri eman zuten antolatzaileek, izan ere, ikus-entzunezkoak ekoizteko 4.000€-ko bi sari banatuko dira eki men honen barruan. Proiektuak irailaren 28a arte aurkeztu daitezke.

Kameratoian aurkeztutako lanak hemen ikus daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button