ESZENA

KaldeArtek bere 19. edizioa ospatuko du

Gasteizko hainbat espaziotan egingo da KaldeArteren 19. edizioa, ekainaren 13tik 15era. Programazioak 31 konpainiaren 70 ikuskizun bilduko ditu egunotan.

Gaur berton hasiko da kale-jaialdia eta inaugurazio ofizial horretan Sol Picó konpainia katalanak Carrer 024 izeneko ikuskizuna egingo du. Picó izen handiko dantzaria eta koreografoa da, eta 1994an sortu zuen bere konpainia. Dantzako Sari Nazionala, Max Saria zenbait ediziotan eta beste hainbat sari eta aipamen jaso ditu.

Horretaz gain, Gasteizko konpainien bi estreinaldi absolutu ere badaude. Mono Habitado taldeak El juego de la boca aurkeztuko du Uraren Lorategi Sekretuan, eta Zanguangok umorezko antzerkia proposatuko du El peor espectáculo del mundo (de momento) lanarekin. Parte hartuko duten beste talde batzuk: Llum de Fideu, De Vacas, Doos Colectivoa, La Corcoles, La Pez, Kukai, Qabalum. Cía NiMú, Komorebi, Amaia Elizaran & Neonymus, Zirkozaurre, Cia Barsanti,….

Igande eguerdian, KaldeArte kaleko dantza garaikidearen ispilu bilakatuko da Harria izeneko lehiaketa koreografikoaren II. edizioarekin. Aurten 40 proposamen baino gehiago jaso dira Estatu osotik eta Akitaniatik, eta horien artean lau finalista hautatu dira: Lucia Montes & Mado Dalleryren (Madril) After the drop; DeXeito Kolektiboaren (Galizia) 77.000; Fabian Tomen (Donibane Lohizune) Nahas; eta Raquel Ferradasen (Galizia) Mesura.

Esandakoa, 70 ikuskizun egunotan Gasteizen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button