ESZENA

Gorputzaren azken tantaraino

Cielo rasO dantza garaikide konpainiak Pereza obra aurkeztuko du, urtarrilaren 25ean, igandea, arratsaldeko 19:00etan, Errenteriako Niessen Kulturgunean.

Cielo rasO konpainia, dantza garaikidea lantzen duen kolektiboa da, Brasileko Teatro de Açúcar eta Espainiako Cía. Igor Calongeren batuketatik sortua. Hizkuntza ezberdinak trukatzen, arakatzen eta ekoizten dituzte, eta hortxe eraiki da sormenerako espazioa. Hala, ikastaroak, lan berriak eta tailerrak antolatu dituzte dantzaren inguruan Espainian eta Brasilen.

Igandean antzeztu beharreko lan hori honela defini daiteke: “Gizakiaren jardun bakoitzaren baitan bizi den edertasunaz mintzo da, hitz eta keinu bakoitzean, eta ezagutzera ematen dena, bizi dena, eta garrantzia duena.
Natura zabal batean etzanda, berde eta beltz, basoa, non nire gorputzak azken tantaraino baliatuko lukeen.
Nire gorputzak amore ematen du, giharrak askatzen dira lurra gero eta gertuago sentitu ahala, hezurrek karraska egiten dute gero eta barrurago hondoratzen diren bakoitzean, eta sentitzen dut hementxe bertan erroak egin nitzakeela, datorren udaberrian lora nintekeela zuhaitz bihurtuta, belar eginda”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button