MUSIKA

Baluarteko Ganbera Aretoan, Anariren kontzertua

Karrikiri Elkarteak eta Antzokia Kultur Elkarteak elkarrekin batera kontzertu itzela prestatu dute biharko, hilak 7: Baluarteko Ganbera Aretoan, 20:00etan hasita, Anari abeslaria.

Euskal musikaren eszenako ahots pertsonaletakoa, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuen, eta geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan,  Zure aurrekari penalak, Epilogo bat eta Orain entzungo duzun hau diskoak grabatu ditu.
Bere lanean entzun daitezke, besteak beste, hasieratik berarengan eragin sakona izan duten, Nick Cave, Leonard Cohen edo Pj Harvey bezalako artisten oihartzunak, maisutasunez euskal tradizioko Mikel Laboa edo Ruper Ordorika bezalako ahotsekin lotu dituenak.

Kritika espezializatuak hasieratik bere musikari ibilbidea Euskal Herriko ahots garrantzitsuenen artean kokatu du. 2018an, Adarra Saria jaso zuen, bere ibilbidearen errekonozimenduaren adibide. Egun ordea, bada bere hitzen balio poetiko eta literarioari erreparatuz, gure literaturaren panoraman ere leku esanguratsuan kokatzen duenik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button