MUSIKA

Niña Coyote eta Chico Tornadok lan berria plazaratu dute

Niña Coyote eta Chico Tornadok Lainoland (Pozoi Records)  izenburuko diskoa argitaratu berri dute. Bikoteak binilozko hamar hazbeteko formatua aukeratu du bost kantu berri kaleratzeko, tartean, Dut taldearen Haize eza eta Jimi Hendrix-en Foxy Lady ezaguna.

Ursula Strong (bateria) eta Koldo Soret (gitarra eta ahotsa) musikariek Kaliforniako San Francisco hiriko Faultline estudioetan grabatu zituzten Lainoland laneko doinuak, Yoshio Haraguchi teknikariaren gidaritzapean, iazko urrian, Kalifornian eta Mexikon barrena egindako biraren baitan.

Kantuok gero, Garate estudioan nahastu eta masterizatu dituzte Kaki Arkarazoren laguntzarekin, eta ekoizpenaz Koldo Soret bera arduratu da. Diskoaren diseinua Error!design-ek egin du.
Bikotea, laster, agertokietan izango da lan berria aurkezten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button