ARTEA

Juana Cima bueltan da “Uharteak amestu gintuen” erakusketarekin

Ostiralean Juana Cimaren erakusketa berria aurkeztuko da Bilboko La Taller aretoan, 19:30etatik aurrera. Artistaren lehen erakusketa da 1997tik, eta “Uharteak amestu gintuen” izenpean, erakusketa abenduaren 5erarte egongo da ikusgai.

Kuban jaio eta 10 urterekin Santanderrera heldu zen Cima, Oviedon kokatu eta Bilbon egin zituen arte ederretako ikasketak. 77 eta 97 urteen bitartean hainbat lan eta erakusketa eskaini zituen bai Euskal Herrian, bai Euskal Herritik kanpo, eta geroztik begi publikotik aldenduta ibilia izan da.

Pintura hauek, bere haurtzaroko lehen 10 urte horiei egiten diete erreferentzia, uhartetasun sentimendu sakon batean gauzatzen den memoria baten parte baitira obrak. Bere bizitza osoan zehar lagun izango duen sentimendu horrek esplizituki blaitzen ditu azaldutako lanak, eta isolamendu bilaketa horren esploraziora gonbidatzen gaitu. Jaiotzen garen lurra zein determinatzailea den hausnartzea proposatzen digu. Hemen, zehazki, emakumeekiko harremana eta maitasuna jorratzen ditu. Bere “ametsean”, uharte sortzaileak naturaren magiara hurbiltzeko bide bat ere transmitituko dio.

Informazio gehigarria hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button